XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai ete? - Dudarik barik.

Berba txarrekin, diabrua, zure barruan sartzen dan moduan, aitiaren egin dakuan azkar iges egiten dau.

Mutikua eleizatik urten zanian, onela asi zan eliz-ataian: - Mekaguen... tal...... eta aitxiaren egin; mekaguen... kual...... eta berriz be aitxiaren egin.

Orrela ziarduala, pasau zan gizon bat.

- Txo, txo!: zertan diarduk? - Demoniuari ankak berotzen.

GIZON BAT.

Plaentxia'ko kale-kantoi batian an euan Joxe Martin ormakontra egonian, ta alakoren batian azaldu zan Erromaldo.

- Zer dok Joxe Martin, norbaiti zain ago ala? - Bai, gizon bati.

- Gizon bati! Orduan, neu be emen gelditzera najoiak.

- Zer dala-ta? - Ba, aspaldi dala gizon bat ezautzeko goguakin naizelako.

Izango al ziran Joxe Martin da Erromaldo aintziñako Diojenes baño suertetsuaguak.

AMAIERA.